Teknikarien greba dela eta, bertan behera gelditu da '7 urte' antzezlanaren emanaldia

Onintza Lete Arrieta

7 urte antzezlaneko une bat. (Utzitakoa)

Hilaren 27an ziren eskaintzekoak Aita Mari aretoan Kandido Urangak parte hartzen duen antzezlana, baina ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek grebara deitu dute egun horretarako eta bezperarako Hego Euskal Herri osoan, eta udalak jakinarazi du bertan behera utzi dutela emanaldia. 

LAB, ESK, ELA, CCOO, UGT eta CNT sindikatuek grebara deitu dituzte Hego Euskal Herrko ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikari eta laguntzaileak. Azken hilabeteetan ere egin dituzte mobilizazioak, eta oraingo bi greba egunak hilaren 26an eta 27an izango dira. 

Zumaian, azaroaren 27an ziren eskaintzekoak 7 urte antzezlana Aita Mari aretoan, baina udalak jakinarazi du bertan behera gelditu dela hitzordua greba deialdi horregatik. Kandido Uranga aktore zumaiarra da ikuskizun horretako aktoreetako bat. 

Oraingoz, udalak ez du zehaztu emanaldia geroago eskainiko duten ala ez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide