Gazte Asanbladak bere 5. urteurrena ospatuko du larunbatean

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun kontzertuaz gozatzen, Zumaiako Gazte Asanbladaren bigarren urteurrenean. (Jabi Gonzalez Toston)

Egun osoko egitarauarekin ospatuko dute urteurrena: goizean hitzaldia eta poteoa izango dira, iluntzean elektrotxaranga eta gauean lau musika emanaldi.

Zumaiako Gazte Asanbladak 5 urte beteko ditu, eta efemeride borobila herritarrekin batera ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu du larunbaterako. Goizean hasi eta gauera arte, hitzaldiak, musika eta giro herrikoia gailenduko dira Torreberri gaztetxearen bueltan.

Honakoa da larunbaterako prestatu duten egitaraua:

  • 11:00-12:30. Hitzaldia.
  • 12:30. Txupinazoa.
  • 12:40-14:30. Poteo musikatua.
  • 14:30. Herri bazkaria.
  • 17:30. 3indarrok Elektrotxaranga.
  • 20:00etatik aurrera kontzertuak:
    • Sustrai Berriak
    • Suger
    • Sabdariffa
    • DJ Ian Ruiz

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide