Lapurretak eta iruzurrak saihesteko jarraibideez hitzaldia eskainiko diete adinekoei

Julene Frantzesena

Pertsona bat etxeko sarraila irekitzen. 

Asteartean izango da hitzordua, Hogarrean, eta saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute herritarrek. Lapurretak-eta saihesteko jarraibideak eta prebentzio neurriak azalduko dizkiete saiora joaten direnei.

Adineko pertsonei lapurretak eta iruzurrak saihesteko jarraibideak emateko saioa antolatu du Zumaiako Udalak datorren astearterako. Haiei zuzendutako programazioaren barruan eskainiko dute hitzaldia, prebentzio neurriak azaltzeko.

Hogarrean izango da hitzordua, 11:00etan, eta hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute udaleko Gizarte Zerbitzuetan, 943-86 22 00 zenbakira deituta edo brankaharrera@zumaia.eus helbidera mezua idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide