Asteburu honetan ere izango da zer ikusi Aita Mari aretoan. Batetik, Leones en invierno botako dute gaurtik astelehenera bitartean, egunero, 19:00ean, eta haurrei zuzendutako Dino familia pelikula berriz, igandean botako dute, 16:30ean. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da sarrerakzumaia.eus webgunean.
Albert Pintok zuzendutako Leones en invierno lanean, gizon batek haren alabaren heriotza ikertzea erabakitzen du eta talka egingo du. Justizia egiteko asmoz, ustelkeriaz zein krimenez betetako mundu arriskutsuan murgilduko da.
Bestalde, etxeko txikienek Dino familia animaziozko pelikulaz gozatzeko aukera izango dute. Errusian ekoitzitako lan hau Maya Turkinak eta Maksim Volkovrek zuzendu dute. Istorioak Phil dinosauro gaztearen abenturak kontatzen ditu; albaitari izateko ametsa duen arren, bere familiak paleontologo izatera bultzatzen du. Konturatu gabe Mesozoiko arora atari bat irekitzean, historiaurreko oihanera bidaiatuko du Philak.