Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuak antolatuta, azaroaren 11rako greba orokorrera begirako saio bikoitza izango da larunbatean Alondegiko Oxford aretoan. Aurrena, 11:00etan, etxebizitza eskubidearen eta gutxieneko soldata minimoa igotzearen alde antolatutako mobilizazioa antolatzeko asanblada egingo dute, eta ordubete beranduago, 12:00etan, espekulazioaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Zehazki, galdera hauek plazaratuko dituzte: zer da espekulazioa? Nola egin aurre?
Bestalde, Mugimendu Sozialista grebaren inguruan egiten ari den lanketaren baitan, propaganda ekoizteko eta eskegitzeko saioak deitu ditu gaurko. 11:00etarako egin dute hitzordua, Etxape Zentro Sozialistan.