Etxebizitza Sindikatu Sozialista azaroaren 11ko greba orokorraren bueltako lanketa egiten ari da azken asteotan. Protesta egunari lotuta, propaganda ekoizteko eta eskegitzeko saioak deitu dituela jakinarazi du.
Hain justu, lehen deialdia biharko egin du Etxebizitza Sindikatuak: 17:30ean elkartuko dira, Etxape Zentro Sozialistan. Horrez gain, bigarren saio bat ere egingo dute, ostegunean, 11:00etan.