Inpernupe elkarteak mus txapelketa antolatu du asteburuari ekiteko. Beraz, ostiralean, urriak 30, 22:00etatik aurrera txapelketa jokatuko dute elkartearen tabernan.
Izen emateari dagokionez, parte hartu nahi duten lagunek lehia hasi baino ordu erdi lehenago egin beharko dute inskripzioa; 21:30ean, alegia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira jokatzeko.