Hutsune handi bat dokumentala emango dute asteazkenean, 19:00etan, Zumaiako Aita Mari aretoan. Emanaldia hasi aurretik, egileek hitza hartuko dute, heroinak eta HIESak utzitako minen memoria kolektiboa berreskuratzea helburu duen proiektua aurkezteko.
1980ko hamarkadan Zumarragan eta Urretxun heroinak eta HIESak eragindako krisialdiaren bueltan sortu dute dokumentala, historia hurbileko minen memoria kolektiboa berreskuratzeko asmoz.
Anne Zufiaur eta Alex Areizaga daude dokumentalaren sorkuntzaren atzean. Zufiaur arduratu da jatorrizko ideiaz eta Alex Areizagak eraman du zuzendaritza. Emanaldia euskaraz nahiz gaztelaniaz jarraitu ahal izango da.