Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Iñaki Ostolaza, EH Bilduren Espainiako Kongresurako hautagaien zerrendan

Julene Sorarrain

Iñaki Ostolaza. (Utzitakoa)

Koalizioak eratu duen Gipuzkoako zerrendan seigarrena da egungo Zumaiako alkatea. Oskar Matute eta Idurre Bideguren izango dira EH Bilduren Kongresurako eta Senaturako hautagaitzen buruak, hurrenez hurren.

Azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hautagaien proposamena aurkeztu du gaur, ostirala, EH Bilduren Hegoaldeko Mahai Politikoak, eta egun Zumaiako alkate den Iñaki Ostolaza dago Gipuzkoako zerrendan. Espainiako Kongresurako hautagaien artean, seigarrena da Ostolaza. 

Gipuzkoako zerrendaburua Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea eta kazetaria izango da. Haren ondoren, Gorka Elejabarrieta EH Bilduren egungo Senatuko bozeramailea eta Harreman Politikoetarako idazkaria, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Ane Unanue Irungo zinegotzia. Ordezkoak ere proposatu ditu koalizio abertzaleak: Kattalin Miner, Pello Urizar eta Mertxe Aizpurua (azken hiru legealdietako bozeramailea).

Oskar Matute eta Idurre Bideguren izango dira EH Bilduren Kongresurako eta Senaturako hautagaitzen buruak, hurrenez hurren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide