Bi lagun erreskatatu dituzte Zumaian, beren belaontziak hondoa jo eta gero

Erredakzioa

Zumaiatik Getariara bidean zihoan Calderete belaontzia arroketan geratu da itsasbeheraren ondorioz, Santiago hondartza parean; ontzian zihoan emakumea uretara erori da, baina ez du zauririk izan. Erreskatearen ostean, suhiltzaileek soka baten laguntzaz askatu dute belaontzia.

Suhiltzaileek bikote bat erreskatatu dute gaur goizean, Zumaiako Santiago hondartzan, Getariara bidean zihoan belaontzia arroketan harrapatuta geratu ostean. Gertakaria 11:30ak aldera jazo da, eta ez da zauriturik izan.

Itsasbeheraren ondorioz, Calderete belaontziak hondoa jo du Zumaia uzten ari zela, eta arroka artean harrapatuta geratu da. Gertakarian, emakumea uretara erori da, baina ez du zauririk izan. Suhiltzaileak bertaratu dira bikoteari laguntzeko, eta biak onik erreskatatzea lortu dute. Ondoren, soka baten laguntzaz, belaontzia arroketatik askatu eta ur sakonagoetara eramatea lortu dute.

Suhiltzaileak, gaur goizean Santiago hondartzan, 'Calderete' belaontzia arroketatik ateratzen. 

(Bideoa eta argazkiak: Gorka Zabaleta)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide