Etxebizitzaren aldeko mobilizazioa deitu du Ernaik gaur arratsalderako

Maddi Txintxurreta

Etxebizitza multzoa Zumaian.

19:00etan hasiko dute mobilizazioa, Saregileen plazan. Etxebizitza duinaren alde, urrats bat aurrera! lelopean, Zumaian bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute.

Urola Kostako Ernaik etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioa deitu du gaur arratsalderako. Zumaian bizi ahal izateko "burujabetza eta politika sozialistak" aldarrikatuko dituzte 19:00etatik aurrera Saregileen plazan egingo duten elkarretaratzean.

Etxebizitza "negozio izatetik eskubide izatera pasatzeko" urratsa eman dadin exijituko du Ernaik, horregatik, Etxebizitza duinaren alde, urrats bat aurrera! leloarekin mobilizatuko da gaur arratsaldean.

Bihar asanblada Etxapen

Bestalde, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak asanblada deitu dute biharko. Etxebizitza eskubidearen aldeko nahiz espekulazioaren kontrako borrokak artikulatzeko asmoz bilduko dira Etxape Zentro Sozialistan, 18:30etik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide