Amaitu dituzte Urola plaza berrurbanizatzeko lanak

Maddi Txintxurreta

Urola plazako komuna. (Zumaiako Udala)

Irailaren hasieran hasi zituzten Urola plazako komunaren ingurua, oinezkoen bidea eta autobusen geralekua berrurbanizatzeko lanak, eta dagoeneko amaitu dituztela jakinarazi du udalak.

Urola plaza inguruko oinezkoen bidea eta autobusen geralekua berrurbanizatzeko lanak amaitu dituzte dagoeneko, eta zabalik daude eremu horretan ezarritako komun publikoak ere, Zumaiako Udalak jakinarazi duenez.

Plaza berrantolatzeko eta bertako irisgarritasuna hobetzeko lanak Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egin du, 37.540 euroko aurrekontuarekin, eta aurreikusi bezala, obra lau astetan amaitzea lortu dute.

Lanek iraun duten bitartean, uda garaian erabilgarri izaten zen komuna kendu egin behar izan dute, obra amaituta, ordea, Urola plazak komun finkoa izango du urte osoan. Autobus geltokia ere erabilgarri dago jadanik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide