Gipuzkoako Foru Aldundia panpa-lezka inbaditzailearen aurkako kanpaina egiten ari da Urola Kostan, eta Zumaian landare hori erauzten aritu da azken egunetan.
Panpa-lezka (Cortaderia selloana) espeziea landare inbaditzailerik ezagunena da inguruotan, eta sor ditzakeen kalteak saihesteko asmotan abiatu du Aldundiak hura erauzteko kanpaina. Ohartarazi duenez, jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu horrek biodibertsitateari eragiten dio, bertako espezieak nahiz habitatak kaltetzen dituelako. Gainera, bere polena alergenikoa dela zehaztu dute Aldunditik, eta sute arriskua areagotu dezakeela esan du.
Zumaian lanak bukatuta, Arroabean ari dira orain panpa-lezka inbaditzailearen aurkako kanpainarekin.