Surfaren eta bodyboardaren txapelketa herrikoiak giro paregabea sortu du asteburuan Itzurun hondartzan. Maila eta kategoria desberdinetako herritarrak lehian izan ziren larunbatean eta igandean Ziskek antolatutako txapelketan, eta erakustaldi bikaina eskaini zuten.
Kategoria desberdinetako emaitzei erreparatuta, bi izen gailendu ziren asteburuko txapelketan: Jon Suarez gaztea Surf Open kategorian nahiz Surf Junior mailan izan zen txapeldun, eta Andoni Izagak bodyboardeko Master nahiz Open lehiaketak irabazi zituen.
Gainontzean, honakoak izan dira txapelketako sailkapenak kategoriaren arabera:
Surf junior
1. Jon Suarez.
2. Peru Odriozola.
Bodyboard junior
1. Mikel Egiguren.
2. Unax Pascual.
Surf master
1. Iñaki Osa.
2. Roberto Fuentes.
3. Xabi Alberdi.
4. Aitor Valero.
Bodyboard Master
1. Andoni Izaga.
2. Ivan Castelo.
3. Alex Uranga.
4. Jon Iñaki Alberdi.
Bodyboard Open
1. Andoni Izaga.
2. Xabi Urrestilla.
3. Jon Iñaki Alberdi.
4. Alex Uranga.
Surf Open
1. Jon Suarez.
2. Julen Yeregi.
3. Aitor Valero.
4. Iñaki Osa.