Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko

Intza Trula

Suziria botaz eta zezenekin hasi zituzten jaiak atzo Artadin, eta jarraian izan ziren pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa. Gaur, bereziki, haur eta gaztetxoentzako jarduera ugari dituzte prestatuta.

Suziria bota zuten atzo arratsaldean Artadi auzoan, aurtengo San Migel jaiei ofizialki hasiera emanaz, eta, jarraian, zezenaren aurrera atera ziren ausartenak. Ordea, arratsaldea ez zen hor amaitu auzotarrentzat: pilota erakustaldia eskaini zuten eskolako gaztetxoek lehendabizi, eta sagardo dastaketaz zein parrilladaz gozatu zuten jarraian plazan.

Gaur, berriz, bereziki haurrentzako eta gaztetxoentzako ekintzak izango dira auzoan: esaterako, puzgarrietan ibiltzeko eta herri kirol jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, Izer eta Alabierrekin erromeria eta jubilatuen bazkaria ere izango dira.

Bihar atseden eguna izango da, eta asteartean ospatuko dute egun handia, San Migel eguna. Ondorengoa da egitaraua:

Egitaraua

Gaur, igandea

  • 11:30-14:00. Puzgarriak.
  • 12:00-14:00. Haur eta gaztetxoen jolasak (herri kirolak).
  • 12:00-14:00. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 16:30. Arno zezen txikiak eta pottokak.
  • 16:30-19:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Pilota eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 18:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Etzi, asteartea, Mikel Deunaren eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00-13:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Oihan Etxeberria-Aratz Ormaetxea / Eñaut Lizeaga-Asier Balerdi.
  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
  • 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide