Dagoeneko festetan dira Artadin

Intza Trula

Jaiei hasiera ofiziala emateko txupina bota ostean, Arno zezenak eta pottokak atera dituzte zelaian. Esku pilota erakustaldia, sagardo dastaketa eta parrillada egingo dituzte ondoren.

Abiatu dituzte San Migel jaiak Artadi auzoan. Ohikoa den moduan, txupina botaz hasi dituzte ofizialki jaiak, eta giroak zelaian jarraitu du ondoren, Arno ganadutegiko zezenak atera baitituzte bertan. Gutxi batzuk ausartu dira animaliaren aurrera ateratzera, eta gehiengoak nahiago izan du hesiaren atzetik jarraitu ikuskizuna. Ondoren, pottokak atera dituzte, etxeko txikienek ere ondo pasatzeko aukera izan zezaten.

Arratsaldearekin jarraitzeko, pilota eskolako ikasleek erakustaldia eskainiko dute frontoian, eta, ondoren, sagardo dastaketaz eta parrilladaz gozatzeko aukera izango dute auzora bertaratzen diren guztiek.

Biharko eta astearterako ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte, eta, hain justu ere, ondorengoa da egitaraua:

Egitaraua

Gaur, larunbata.

  • 18:00. Pilota eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 19:00. Sagardo dastatzea.
  • 19:00. Parrillada.

Bihar, igandea

  • 11:30-14:00. Puzgarriak.
  • 12:00-14:00. Haur eta gaztetxoen jolasak (herri kirolak).
  • 12:00-14:00. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 16:30. Arno zezen txikiak eta pottokak.
  • 16:30-19:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Piloa eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 18:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Asteartea, irailak 29, Mikel Deunaren eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00-13:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Oihan Etxeberria-Aratz Ormaetxea / Eñaut Lizeaga-Asier Balerdi.
  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
  • 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide