Martxan da surf eta bodyboard txapelketa

Intza Trula

Itzurun hondartzan ari dira jokatzen Ziskek beste urtez batez antolatutako txapelketa herrikoia. Bi egun iraungo ditu kirol hitzorduak, eta denbora horretan herriko surflariek beraien trebezia eta trikimailuak erakusteko parada izango dute.

Herriko surflariak eta bodyboarderrak erakustaldia ematen ari dira dagoeneko Itzurun hondartzan. Zumaiako Itzurun Surf Elkarteak, Ziskek, antolatuta, txapelketa herrikoia jokatzen ari dira goizean goizetik.

Bi egun iraungo ditu kirol hitzorduak, eta hainbat kategoriatan banatuta jokatuko dute: surf eta bodyboard open, surf eta bodyboard master, 18 urtez azpikoen surf eta bodyboard txapelketa eta longboard txapelketa, hain zuzen ere.

Hala, zumaiarrek trebezia eta trikimailuak erakutsi beharko dituzte uretan, epaimahaiaren puntuaziorik altuena eskuratu eta txapela irabazi ahal izateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide