Donostiako Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa Zumaiara iritsiko da aurten ere. Hain zuzen, bihar, astelehena, proiektu honetara aurkeztutako argazkiez osatutako mostra zabalduko dute Oxford aretoan.
Urpeko mundua jasotzen duten argazki ikusgarriek osatzen dute erakusketa; hala nola itsaspeko animalien edota landareen irudiak ikusi ahal izango dira.
Erakusketa urriaren 12ra arte egongo da zabalik, Oxford aretoaren ordutegian; hau da, egunero 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 12:30etik 14:00etara ere bai.
Gainera, urriaren 7an, ziklo honetara aurkeztutako film batzuen emanaldia egingo dute Aita Mari aretoan, 19:00etan.