Flysch Trailerako azken entrenamendua egingo dute bihar goizean

Enara Ariznabarreta

Korrikalari batzuk iazko Flysch Trail lasterketan. (Mireia Galarza Bastida)

Probarako astebeteren faltan egingo dute azken entrenamendua; 08:00etarako jarri dute hitzordua, Lubaki kiroldegiaren atarian. Prestaketa saioa bukatzean Luzera Salto ekimenean parte hartu dutenen esperientzia ezagutzeko aukera izango da Emakumeen etxean.

650 lagun inguruk parte hartuko dute datorren larunbatean, urriaren 3an, Zumaian egingo duten Flysh Trail mendi lasterketaren 17. edizioan. Astebete lehenago, baina, entrenamendu saioa egingo dute; bihar izango da azken prestakuntza saioa, 08:00etan Lubaki kiroldegiaren aurretik abiatuta. 

Ondoren, mokadutxoaz lagunduta, Luzera Salto ekimenean parte hartu dutenen esperientzia ezagutzeko aukera izango dute entrenamendura animatzen direnek. Saio hori 11:00etan izango da Emakumeen Etxean. Jakitera eman dutenez, herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide