Surf eta bodyboard txapelketa jokatuko dute asteburuan Itzurunen

Maddi Txintxurreta

2024ko txapelketako irabazleetako batzuk, podiumean. (Ziske)

Bihar eta etzi jokatuko dute Ziskek antolatutako herri txapelketa, 09:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek gaur iluntzera bitartean eman dezakete izena, Spot dendan.

Beste urte batez, Zumaiako Itzurun Surf Elkarteak (Ziske) herri mailako surf eta bodyboard txapelketa antolatu du asteburu honetarako. Kategoria desberdinetako probak jokatuko dituzte, 09:00etatik aurrera, Itzurun hondartzan.

Hala, herriko surflarien eta bodyboard zaleen eszenatoki bilakatuko da bihar eta etzi Itzurun hondartza, eta honako diziplinatan eta kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak: surf eta bodyboard open, surf eta bodyboard master, 18 urtez azpikoen surf eta bodyboard txapelketa eta longboard txapelketa.

Interesdunek gaur iluntzera arte izena emateko aukera izango dute, Spot surf dendan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide