Aldaketarik ez da izango Telmo Deun arraun elkarteko egituran: Eñaut Larrañaga Azkoitiko arraunlariak beste bi urtez jarraituko du lehendakari karguan. Harekin batera, Jule Egigurenek Iñaki Etxeberriak, Xabier Altzibarrek eta Helena Merinok osatuko dute zuzendaritza taldea.
Uztailean abiatu zuen arraun elkarteak zuzendaritza berria aukeratzeko hauteskunde prozesua, eta Larrañaga buru duen zerrenda izan zen aurkeztutako bakarra. Hala, estatutuek agindu bezala, datozen bi urteetan zuzendaritzan jarduteko izendapen automatikoa jaso du zerrenda horrek.
Hori dela eta, Telmo Deun elkarteak jakinarazi du ez dutela ezohiko batzarrik deituko eta itxitzat eman du hauteskunde prozesua.