Zugea bagea eta Eterna, Olagarro Eguneko batel estropadako garaileak

Maddi Txintxurreta

Eterna taldeko kideak, Olagarro Eguneko banderarekin.

Olagarro Eguna ospatzen ari dira gaur Zumaian, eta dagoeneko banatu dituzte XVIII. batel estropadaren sariak. Eterna eta Zugea bagea taldeak izan dira azkarrenak estropada herrikoian.

Olagarroaren bueltako festa egunean kirolak ere izaten du tarterik. Goizean jokatu dute Olagarro Eguneko XVIII. kuadrillen arteko estropadaren bandera. Aurten, 40 talde izan dira lehian, Itsas kiroldegia eta moila arteko estropada eremuan. Joan eta etorria egin behar izan dute taldeek, ziaboga bakarrarekin. 

Sailkapen orokorrari dagokionez, Eterna izeneko talde mistoa izan da azkarrena, 4:11.56 denborarekin. Emakumeek osatutako batelen estropada, berriz, Zugea bagea taldeak irabazi du, 5:01.35 denbora eginda.

Arratsaldean banatu dituzte irabazleentzako banderak, Kofradian egindako ekitaldian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide