Kirolari begirada feministatik begiratuko dio Uxue Fernandezek asteazkenean emango duen hitzaldian

Maddi Txintxurreta

Haur talde bat futbolean jokatzen.

Jarduera fisikoak eta kirolak berezko ezaugarri onuragarriak, positiboak eta eraikitzaileak dituela defendatzen duen diskurtsoa zalantzan jarriko du hizlariak, eta begirada feministaren bidez, bazterretan egon ohi diren gorputzetara bideratuko du fokua.

Uxue Fernandez Lasa Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Doktoreak Jarduera fisikoa eta kirola, begirada feminista abiapuntu hitzaldia eskainiko du asteazkenean, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean.

Jarduera fisikoari eta kirolari egozten zaizkion ezaugarri onuragarriak, positiboak eta eraikitzaileak zalantzan jarriko ditu Fernandezek. Diskurtso horien gaineko azterketa kritikoa egingo du, izan ere, defendatzen du kirolari esleitzen zaizkion ezaugarri positibo horiek guztiak ez direla berezkoak, aitzitik, soilik testuinguru, irizpide eta helburu batzuen baitan lor daitezke. 

Hala, zenbait galdera zabalduko ditu kirol zientzietan adituak: nortzuk dira erdigunean jarri ohi direnak eta nortzuk daude bazterretan? Zer ikusten da fokua erdigunetik bazterretara mugitzen denean? Nola izan daitezke jarduera fisikoa eta kirola inklusiboagoak pertsona guztientzat?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide