Irailaren 26rako, larunbata, umeentzako ibilaldia antolatuko du Indamendi mendi bazkunak. Hernio (1.078 metro) tontorra igotzeko erronka luzatu die haurrei; Iturburun (Errezil) hasi eta Andazarraten (Asteasu, Gipuzkoa) amaituta.
Ibilbideak 11 kilometro ditu, 530 metroko desnibel positiboa eta 640 metroko desnibel negatiboa. Beraz, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
Autobusa 08:00etan irtengo da Kantauri plazatik, eta doakoa izango da, Zumaiako Udalak mendi bazkunari emandako laguntzari esker.
Bestalde, aldatzeko oinetakoak eramatea eskatu du Indamendik, autobusa hainbeste ez zikintzeko.
Herniorako irteeran parte hartu ahal izateko izena eman behar Indamendiren webgunean osteguneko 17:00ak baino lehen. Zalantzak argaitzeko, halaber, indamendi1@gmail.com idatz dezakete herritarrek.