Bihar irekiko dute 'Komentuko kondairak' bisita gidatuan izena emateko epea

Maddi Txintxurreta

Komentua ilunabarrean (Miriam Romatet)

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatu dute bisita gidatua. Urriaren 17an izango da, 11:00etan hasita.

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Komentuko kondairak bisita gidatua antolatu dute urriaren 17rako, eta jardueran parte hartzeko interesa dutenek bihartik aurrera izango dute izena emateko aukera, Alondegian, 09:30etik 14:00etara, emailez (alondegia@zumaia.eus) zein telefonoz (943 861 056). Pertsona bakoitzak bi sarrera hartu ahal izango ditu gehienez. Bisita gidatua doakoa izango da, baina plaza mugatuak izango dituela jakinarazi du udalak.

Hamargarren aldiz egingo dituzte Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoan, eta horren baitan antolatu dute hilaren 17ko bisita gidatua. 11:00etan hasiko da jarduera Zumaiako Komentuaren San Jose kaleko sarreran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide