Kontrol mentala lantzeko ikastaroa antolatu udalak

Maddi Txintxurreta

Foronda kultur etxea, bertan emango dute kontrol mentalerako ikastaroa. (Juan Luis Romatet)

Bihar irekiko dute gogamena kontrolatzeko ikastaroan izena emateko epea. Saioak gazteleraz emango dituzte.

Kontrol mentala lantzen ikastea helburu duen Gogamena kontrolatzeko ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Urriaren 8an hasi eta azaroaren 26ra bitartean eskainiko dute ikastaroa, eta ostegunetan izango dira saioak, 18:30etik 20:00etara, Foronda kultur etxean.

Silva izeneko metodoaren bitartez, kontrol mentala lantzeko tresnak jasoko dituzte parte hartzaileek ikastaroan.

Interesa dutenek bihartik irailaren 28ra bitartean izango dute ikastaroan izena emateko aukera, Alondegian, 09:30etik 14:00etara, 943 861 056 telefonora deituta edo alondegia @zumaia.eus helbidera idatzita. Saioak gazteleraz emango dituzte, eta udalak jakinarazi duenez, ikastaroa doakoa izango da, baina plaza mugatuak izango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide