Hainbat jarduera egiten dituzte Musika eta Dantza Eskolan, eta horien artean da antzerkia. Haurrek ez ezik, helduek ere antzerkian trebatzeko aukera dute Komentuan egoitza duen eskolan.
Interesdunek jarduera bertatik bertara ezagutu dezaten, helduei zuzendutako ate irekiak izango dira asteazkenean, 19:30etik 21:00etara.