Uztailean iragarri zuen Laboral Kutxa-Euskadik hurrengo bi urteetarako kontratua sinatu zuela Maite Urteagarekin (Zumaia, 2000), baina txirrindularia uste baino lehenago batuko da profesionalen tropelera: "Hurrengo lasterketetan" stagiaire moduan ariko dela iragarri du gaur taldeak.
Urteaga 2027an hasi behar zen profesional mailan lehiatzen, baina 2026ko denboraldia amaitzeko falta diren lasterketetan parte hartzeko aukera eman dio euskal taldeak, datorren urteari begira "pelotoi profesionalean esperientzia har dezan", Laboral Kutxa-Euskadik adierazi duenez.
Stagiaire edo aprendiz lanak ez zazkio ezezagunak Urteagari, 2025ean Frantziako hegoaldean korritutako profesional mailako Ardecheko Tourrean parte hartu baitzuen Laboral Kutxa-Euskadirekin.
Zumaiako txirrindulariak dozenaka sari irabazi ditu 2024an kirol ibilbidea hasi zuenez geroztik. Azken asteetan, beste bi garaipen gehitu ditu bere palmaresera: Gaztela-Mantxako Itzulia eta Charente Maritime Itzulia.