Bueltan dira dagoeneko boxeoko jarduerak udako oporren ostean. Helduentzako eta haurrentzako boxeo entrenamenduak prestatu ditu Ruben Arredondok gidatzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak. Helduen kasuan, gaur bertan ekingo diete entrenamenduei; haurren saioak, aldiz, datorren astean hasiko dira.
Helduek goizeko eta arratsaldeko saioen artean aukeratu ahal izango dute. Hala, astelehenetan eta asteazkenetan goizez izango dira entrenamenduak, 10:45etik 11:45era bitartean; astearte eta ostegunetan, berriz, arratsaldez, 19:30etik 20:45era.
Haurrek, 9 urtetik gorakoek, arratsaldetan izango dute beraien txanda, astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Haurren entrenamendu saioei irailaren 7an emango diete hasiera.
Boxeo jardueretan parte hartu nahi dutenek 606 10 76 33 telefono zenbakira deitu dezakete izena emateko.