Olagarro Egunera begira jarritako dago udala. Aurten irailaren 19an egingo dute olagarroa protagonista duen jai eguna, eta goiz horretarako antolatu duten azokarako izen ematea ixtear dagoela iragarri du. Azokan parte hartu nahi dutenek honako formularioa bete beharko dute irailak 1a, asteartea, baino lehen.
Ohi bezala, itsas gaien inguruko azoka izango da Olagarro Egunekoa. Eusebio Gurrutxaga plazan egingo dute, 10:30etik 14:30era bitartean.