Haurrek abiadura bizian gozatu dute Oikiako festez

Maddi Txintxurreta 2026ko abuztuaren 25a

Umeen eguna ospatzen ari dira gaur Oikian, San Bartolome jaien barruan. Festei ostiralean emango diete amaiera, San Agustin Egunarekin. 

Ostiraletik festa giroan murgilduta daude Oikian, eta gaurkoan haurrek hartu dute jaien erdigunea. Besteak beste, jolasak, puzgarriak, txokolatada eta bazkaria izan dituzte, eta abiadura bizian gozatu dute festez, XVIII. Karrikotxe jaitsieran.

Gaurko egunaren ostean, atsedenaldi txiki bat egingo dute oikiarrek, harik eta ostiralean jaiei amaiera emango dien San Agustin egunean berriz ere jai giroa piztuko den arte. Ondorengo egitaraua izango dute ostiralean:

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • Goizean zehar, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • 17:00. Umeen txokoa GUKAren eskutik.
  • Arratsaldean, Auxtinpotin.
  • 22:30. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
  • Gauerdian, Txin-txin herrikoia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide