Urtero, azken hamarkadetan, Kuadrilla Eguna ospatu izan da Zumaian abuztuko hirugarren asteburuan. Aurten, hileko hirugarren larunbata jaieguna izan zelako–Ama Birjin eguna–, festa atzeratzea erabaki zuen udalak, eta larunbat honetan egingo dute aurtengo Kuadrilla Eguna.
Bi egitarau antolatu dituzte festa egunerako, bata haurrei espreski zuzendutakoa. Horiek puzgarriez, jolasez eta diskofestaz gozatzeko aukera izango dute arratsaldetik aurrera. Gainontzean, musika eskaintza izango da protagonista.
Honakoa da hilaren 29rako prestatutako egitaraua:
- 17:00. Puzgarriak eta jolasak Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 18:30. Ustekabe txaranga Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 19:00. Diskofesta gaztetxoentzat Torreberrin.
- 21:00. Ainhoa Urteaga eta taldearen kontzertua Amaiako plazan.
- Ondoren, erromeria Olgetan taldearekin, Amaiako plaza.
Horrez gain, Zelai hotelean DJak egongo dira 16:00etatik 22:30ak arte.