Iritsi dira Oikiako sanbartolomeak, eta aurten, Sambou Diaby aktore oikiarrak izan du festei hasiera eman dien txupinazoa botatzeko ardura. Aktoreak, txupina jaurti baina lehen, hitz batzuk eskaini zituen herritarren aurrean: "Joaten naizen tokira joan, beti saiatzen naiz Oikia mapan jartzen, eta nongoa naizen galdetzen didatenean, beti esaten dut oikiarra naizela". Diabyk, halaber, oroigarri bana jaso zuen auzotarren partetik, aitortza moduan.
Txupina jaurti ondoren, Oihana Iguaran eta Jon Maiak hartu zuten lekukoa balkoian, eta bertatik, hasiera eman zioten iluntzera arte luzatu zen bertso poteoari. Festetako lehen eguna amaitzeko, herri afaria egin zuten, eta ondoren, dantza egiteko unea iritsi zen, Ostolaza eta Larrañagak eskainitako erromerian.
Gaur ere izango da zer ospaturik auzoan: patata tortilla lehiaketa egingo dute eguerdi partean, eta arratsaldean, berriz, sagardo dastaketaren txanda izango da. Musikak ere protagonismoa izango du gaurko egunean: Kitaldepare txarangaren, Obaneuke taldearen edota Patx DJaren emanaldiak izango dira arratsaldean zehar.
Egitaraua
Gaur, larunbata
- Egun osoan zehar, ohiturari jarraituz, baserriz baserri eta etxez etxe dantan ibiliko dira herriko gazteak.
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa.
- 18:30. Sagardo dastaketa.
- Arratsaldean zehar, Kitadelpare txaranga ibiliko da giroa alaitzen.
- 23:00. Obaneuke taldearekin erromeria.
- Ondoren, DJ Patx goizaldera arte.
Bihar, igandea
- 12:30. Herriko edadetuei omenaldia, frontoian.
- Jarraian, pilota partida: Sasiain-Urruzola vs H. Murua-Irazustabarrena.
- 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
- 17:30. Herri kirol jaialdia. Harri-jasotzen: Olaia Esnaola eta Lorea Esnaola. Aizkolariak: Mujika-Bihurri / Kortxero-Mugertza.
- Ondoren, idi probak: Etxabe / Bixkik.
- 22:30. Erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.
Etzi, astelehena. San Bartolome eguna
- 11:00. Meza.
- 12:30. Errotaberri Bertso Eskolakoen emanaldia.
- 18:00. XXXVI. Asto probak: Artabilla, Peio, Muniosoro, Bentuene.
- 22:30. Erromeria Elustondo anai-arrebak trikitilariekin.
Abuztuak 25, asteartea
- 11:00-14:00. Adin bateko eta besteko umeentzat puzgarriak.
- 14:00. Umeen bazkaria.
- 15:30. XVIII. Karrikotxe jaitsiera.
- 17:00. Askotariko ekintzez osatutakoa guneak (ur jolasak, eskulanak, abileziak, argazki txokoa).
- Ondoren, txokolatada.
- 20:30. Afari legea plazan (norberak ekarrita), eta jarraian karaokea.
- 21:00. V. Zokormazo afaria.
Abuztuak 28, ostirala. San Agustin eguna / Blusa eguna
- 11:00. Meza.
- 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- Goizean zehar, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak.
- 14:30. Paella jana.
- Bazkalondoren, bingoa.
- 17:00. Umeen txokoa GUKAren eskutik.
- Arratsaldean, Auxtinpotin.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
- Gauerdian, Txin-txin herrikoia.