Dagoeneko zehaztu da zein pilotarik jokatuko dituzten Itzurungo pilota txapelketako finalak. Hain zuzen ere, Jurgi eta Txortenak neurtuko dituzte indarrak Olaizolaren eta Eritzen aurka.
Hala erabaki zen pasa den astelehenean jokatu ziren finalerdietan. Hain justu, Jurgik eta Txortenak 22-16 irabazi zien Saizar eta Unanueri. Bigarren partidan, berriz, Olaizola eta Eritz gailendu ziren, 22-13 emaitzarekin, Loinazen eta Altoren aurka lehiatu ostean.
Gaur arratsaldean jokatzekoa zen finala, ordea, astebete atzeratu dute. Hortaz, norgehiagoka handia abuztuaren 28an izango da, 19:30ean hasita Larretxoko pilotalekuan.