Laboaren 'Txoriak txori' abestu du Afrikako Aba Taano gospel taldeak parrokian

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 16a

Aba Taano gospel talde afrikarrak kontzertua eman zuen atzo iluntzean Zumaiako San Pedro Parrokian. Ongintzazko emanaldia izan zen, eta amaieran entzuleen borondatezko diru kopurua jaso zen. 

Afrikar jatorriko musika entzuteko parada izan zen atzo iluntzean San Pedro parrokian Aba Taano gospel taldearen eskutik. Aurreko astean Zarautzen izan ziren kantuan, eta aste honetan Zumaian egin dute geldialdia. Ongintzazko emanaldia izan zen atzokoa, eta ekitaldiaren amaieran, parrokira bertaratu ziren entzuleen borondatezko ekarpena jaso zuten, Música para Salvar Vidas Kirekan (Uganda) kokatutako proiekturako.

Askotariko estiloetako abestiak entzuteko aukera izan zuten atzo iluntzean parrokira bertaratu ziren herritarrek, baina Euskal Herriko kulturari ere keinua egin zioten abeslariak, Mikel Laboaren Txoriak txori aski ezaguna abestuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide