Kandido Uranga protagonista duen 'El triplete' film laburra estreinatuko dute Zinemaldian

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 15a

Kandido Uranga eta Karra Elejalde, 'El triplete' film laburrean.

Urangak eta Karra Elejaldek bat egin dute film labur horretan. Rodrigo Olmedo da lanaren zuzendaria eta gidoilaria, eta talentu berriak saritzea helburu duen Audi Future Stories lehiaketaren seigarren aldia irabazi du.

Kandido Uranga zumaiarrak eta Karra Elejalde gasteiztarrak bat egingo dute zinema pantailan. Julio Medemen Vacas (1992) filmean aritu ziren biak, eta orain Donostiako Zinemaldian estreinatuko duten El triplete film laburrean aritu dira. Zahartzaroko adiskidetasun istorioa kontatzen du filmak.

Rodrigo Olmedo zinemagile badajoztarraren aginduetara egin dute lan Urangak zein Errejaldek. Olmedok berak idatzitako filma da, Bartzelonan filmatu dute oso-osorik, eta Espainiako zinemagintzako talentu berriak saritzea helburu duen Audi Future Stories liehiaketa irabazi du, seigarren edizioan.

Produkzioa dagoeneko amaituta, filma irailaren 18an hasiko den Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide