Luisa Aldabururen margoa zintzilikatu dute Aita Mari aretoko sarreran

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 13a

'Ahizpatasun' lana, Aita Mariko sarreran. (Utzitakoa)

Iazko udan Oxford aretoan izan zuen Bertikalean erakuskarekin batera, Ahizpatasun izeneko lana margotu zuen Kofradiako Estalapean. Orain, Aita Mari aretoko sarreran zintzilikatu dute. 

Eskultura bertikalez osatutako Bertikalean erakusketa izan zuen Luisa Aldaburu artistak Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Bere proposamen artistikoa ez zen, ordea, lan horiek erakustera mugatu, metro gutxira, Kofradiako Estalapean kolore biziko margolan bat ere pintatu zuelako. Margoketa lanetan beste artista batzuen laguntza ere izan zuen Aldaburuk, hala nola, Cristina Cerdan los Arcos, Inma Senosiain, Nery A. Pradenas eta Uxue Lasarena.

Ahizpatasun izena duen lan hura margotu eta urtebete pasatxo igaro den honetan, lan hura Aita Mari aretoko sarreraren goialdean zintzilikatu berri dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide