Azken urteotan egin bezala, hondarrezko eskulturen tailerra egin dute Santiago hondartzan. Ohi bezala, Andoni Bastarrikak gidatu du jarduera, eta gaurkoa abuztuan zehar emango dituen bi saioetatik lehena izan da; hurrengoa abuztuaren 25ean egingo dute, ordu berean, 11:00etatik 13:00etara bitartean.
Eguraldia lagun zutela aritu dira haurrak hondarra eskutan hartu eta animalien figurak egiteko: krokodiloak, izurdeak, karramarroak, etab. Astearte goizerako plan polita aurkitu dute haurrek zein haien gurasoek.
(argazkiak: Felix Aizpurua eta Josune Herrarte)