Erabakita dago zer bikote arituko diren Itzurungo txapelketako finalerdietan

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 11

Ligaxka faseko partida bateko jokalariak. (Utzitakoa)

Atzo arratsaldean jokatu zuten ligaxkako zazpigarren eta azken jardunaldia, eta hala erabakita geratu zen fase amaierako sailkapena.

Amaitu da Larretxoko frontoi txikian jokatzen ari den eskuz binakako pilota txapelketako ligaxka fasea. Atzo arratsaldean jokatu zituzten ligaxkako azken partidak, eta hala erabakita geratu da faseko sailkapena. Eritzek eta Olaizolak amaitu dute ligaxka lehen postuan, 12 punturekin; bigarren Txortena eta Jurgi izan dira, 11 punturekin; eta 9 puntutara berdinduta Saizar-Unanue bikotea hirugarren, eta Loinaz-Alto laugarren. 

Datorren astelehenean, hilaren 17an jokatuko dituzte txapelketako finalerdiak, 19:30ean hasita. Honakoak izango dira neurketak: Olaizola eta Eritz, Loinaz eta Altoren aurka arituko dira, eta Txortena eta Jurgi, Saizar eta Unanueren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide