Gaztiok piztu mugimenduak antolatutako binakako pala txapelketako finalak jokatu zituzten Odietan. Herri Eskolako frontoian jokatu behar zituzten, Odieta Musika Jaialdiko ekitaldi baterako gordeta zegoelako. Kontzertua Torreberrira lekualdatu zutenean, Odieta libre zegoela ikusita, bertan jokatu zituzten azkenean partidak.
Bi final jokatu zituzten atzokoan. Kategoria mistoan, Frida eta Marlon anai-arrebek 22 eta 15 irabazi zieten Zoihartze eta Oierri. Arratsaldeko bigarren finalean, Jon eta Jurgi izan ziren irabazleak, Kimetz eta Markeli 22 eta 15 emaitzarekin irabazita.