Bi neurketa ikusgarri espero dira gaur Aitzuri frontoian

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 6a

Txapelketako lehen jardunaldiko une bat. (Javier Carballo)

Etxabe Dinastia txapelketako final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur gauean, 21:00etan hasita, Aitzuri frontoian. Jubenil eta elite mailetako partida bana jokatuko dute. Irribarria zen jokatzekoa elite mailako partidan, baina eskuko mina dela eta baja izango da. Txoperenak beteko du haren lekua.

Pasa den astelehenean jokatu zuten aurtengo Etxabe Dinastia pilota txapelketako lehen jardunaldia, eta gaur izango da bigarrena. Final-laurdenekin hasi da txapelketa, eta fase horretako bigarren jardunaldia izango da gaur jokoan. Astelehenean egin bezala, jubenil eta elite mailetako partida bana jokatuko dute gaur, 21:00etan hasita, Aitzuri frontoian. 

Lehen neurketan,  Salaberria anaiek Etxabe eta Moto izango dituzte aurkari. Gazte mailako lau pilotari hauek sasoi onean iritsiko dira txapelketara, eta, adituen arabera, intentsitate handiko partida espero da.

Ondoren iritsiko da gaueko partida nagusia. Elite mailan, Txoperena-Javi Altuzarra eta Eñaut Lizeaga-Eñaut Goikoetxea pilotariak kantxaratuko dira. Ekhi Irribarria zen jokatzekoa Altuzarrarekin batera, baina baja izango da gaurkoan eskuko mina duela eta. Haren lekua Txoperenak beteko du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide