Bi jardunaldi besterik ez dira falta Itzurungo txapelketako ligaxka bukatzeko

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 5a

Atzo jokatutako partidetako bateko parte hartzaileak. (Utzitakoa)

Atzo jokatutako jardunaldiaren ondoren, bi hitzordu besterik ez dira falta Itzurungo pilota txapelketako ligaxka fasea amaitzeko. Bihar eta datorren astelehenean jokatuko dituzte bi jardunaldi horiek. 

Aurrera dirau Larretxoko frontoi txikian jokatzen ari diren eskuz binakako esku pilota txapelketa. Atzo arratsaldean jokatu zituzten ligaxka faseko bosgarren jardunaldiko partidak. Honako emaitzak izan ziren atzoko neurketetan:

  • Saizar-Unanue, 22 / Igor-Justa, 16.
  • Unai Etxabe-Urko Larrañaga, 22 / Aparicio-Larburu, 15.
  • Jurgi Etxabe-Txortena, 22 / Loinaz-Alto, 13.

Ligaxka fasea amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta. Lehena, ligaxkako seigarrena, bihar arratsaldean jokatuko dute 19:00etatik aurrera, eta datorren astelehenean zazpigarrena eta azkena, ordu berean. Biharko jardunaldian honako partidak izango dira jokoan:

  • Aparicio-Larburu vs Igor-Justa.
  • Saizar-Unanue vs Unai Etxabe-Urko Larrañaga.
  • Olaizola-Eritz vs Loinaz-Alto.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide