Musika klasikoaz haratago, Zumaiako Musika Jaialdiak beste musika estilo batzuek ere jasotzen ditu bere egitarauan. Horren adibide da gaur, 20:00etan hasita, Odieta pilotalekuan entzun ahal izango den kontzertua. Maracumbé taldea igoko da ordu horretan agertokira, munduko txoko ugaritako doinuez osatutako abestiak jotzera.
Maracumbéren ikuskizunak leku ezberdinetatik bidaiatzea ahalbidetuko du entzulea, Brasil, Kuba, Peru, Venezuela, Argentina, Iberiar Penintsula eta Senegaleko musika, erritmo eta musika tresnen bidez. Elementu nagusia perkusioa da, eta mihiztadurak ahotsak eta musika tresna harmoniko zein melodikoak biltzen ditu, sonoritate sutsua, benetakoa eta
konplexua lortuz. Errepertorioari dagokionez, ia osorik bandak sortutakoa da eta musika desberdinak ditu oinarri, eta horiek begirada moderno eta ausartarekin nahasten dira.