Gazteok Pizturen pala txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 5a

Pala txapelketaren barruan jokatutako partidetatik bat. (Utzitakoa)

Arratsaldean, 18:30ean hasita, jokatuko dituzte txapelketako azken partidak Herri Eskolako pilotalekuan. Bi partidaz osatuko da jardunaldia. 

Torreberri Gaztetxearen bueltan sortutako Gazteok Piztu mugimenduak antolatutako pala txapelketaren finalak jokatuko dituzte gaur, 18:30ean. Aurreko partidak Odietan jokatu dituzte, baina gaur Zumaiako Musika Jaialdiko ekitaldi bat egingo denez bertan, finalak Herri Eskolako frontoian jokatuko dituzte. 

Duela hiru aste ekin zioten txapelketa horri, eta bertan hamar bikote aritu dira lehian, eta horietatik lau heldu dira finaletara: Kimetz-Markel bikotea Jurgi-Jonen aurka arituko da, eta Frida-Marlon, Zohairtze-Oierren aurka. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide