Bihar jarriko dituzte eskuragarri 'Pirata alferrak' antzerki musikaturako gonbidapenak

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 3a

Pirata alferrak.

Ostegun arratsaldean izango da ikuskizuna Zumaiako 42. Musika Jaialdiko egitarauaren barruan. 

Haurrei zuzendutako ikuskizunak ere izango dira aurtengo Zumaiako 42. Musika Jaialdian. Ostegunean, 18:30ean hasita, Pirata alferrak antzerki musikatua jarraitu ahal izango da Komentuko lorategian, 18:30ean hasita. Emanaldia 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. 

Ikuskizunerako sarrera doan izango da, baina aurrez gonbidapena eskuratu beharko da. Aipatu gonbidapenak bihar eta etzi, abuztuaren 4ean eta 5ean, eskuratu ahal izango dira Alondegiko bulegoetan, eraikineko lehen solairuan, 10:00etatik 12:30era bitartean. Sarrerak doan izango dira, baina pertsonako gehienez 4 txartel jaso ahal izango dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide