Abuztuarekin batera urtero egiten duen eran, aurten ere Kabra eta dontzeilen eta Arrain txikien arrantza lehiaketak antolatu ditu Anade elkarteak. Ontziak 07:30ean atera dira portutik, eta Egutera izan da eguerdian Kofradian kilo gehien aurkeztu dituen ontzia.
Kabra eta dontzeilen lehiaketaren 51. edizioa jokatu dute gaur. Katxaperoa lehertzearekin batera abiatu dira ontziak itsasora, eta 12:30ak aldera bueltatu dira herrira, Kofradia parean harrapatutakoa pisatzeko.
Sari banaketa Kofradian bertan egin dute. Ohi den bezala, parte hartzaileez eta haien ingurukoez gain, bisitari ugari inguratu da ekitaldia ikustera. Irabazlea Egutera ontzia izan da, bigarren Malen eta Enara sailkatu da, eta hirugarren Mamen.
Horrela geratu da sailkapena:
- Egutera: 14.565.
- Malen eta Enara: 12.393.
- Mamen: 8.436.
- Aketza I: 7.822.
- Mamua: 5.880.
- Hasier: 5.022.
- Kaxkabeltza: 4.451.
- Patruxi: 2.766.
Bestalde, haurrei zuzendutako Iñaki Espillaren oroimenezko Arrain Txiki Lehiaketak 50. aldia bete du aurtengo edizioarekin. Lehiaketa horretako parte hartzaileak arrantzale helduak baino beranduago itsasoratu dira, eta 14:00ak aldera jaso dituzte sariak Kofradian.