Arrasatek eta Iturraldek irabazi dute Zumaiako zesta punta txapelketa

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 31

Atzo arratsaldean jokatu zuten zesta punta txapelketaren finala Aitzurin. Arrasatek eta Iturraldek osatutako bikoteak bururatu zuen txapela.

Arrasatek eta Iturraldek irabazi dute Challenger Tour zesta punta zirkuituko Zumaiako txapelketa. Atzo arratsaldean jokatu zituzten Aitzuri frontoian txapelketako finalak. 

Gorriz jokatu zuten puntistek Benetryx eta Latry izan zituzten aurkari, eta bi jokoetan agintzea lortu zuten. Lehenengoa 15-5 emaitzarekin amaitu zuten, eta bigarrenean, berriz, 15-7 egin zuten. Joko laburretik pasatu behar gabe irabazi zuen txapela Arrasate-Iturralde bikoteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide