Abuztuan itxita egongo da Emakumeon Etxea

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 30a

Zumaiako Emakumeon Etxea.

Bihartik irailaren 1era arte egongo da Ardantzabideko zerbitzua itxita. Oporrak hartzearekin batera, datorren kurtsoa ere prestatzen arituko dira. 

Zumaiako Emakumeon Etxea itxita egongo da bihartik irailaren 1era bitartean, udako oporrak direla eta. Bertako arduradunek adierazi dutenez, oporrak hartuko dituzte abuztuan, baina datorren kurtsora begira ere jarriko dira, ordurako jarduerak aurreratzeko. 

Beharren bat izanez gero, harremanetan jar daitezke Emakumeon Etxeko dinamizatzaileekin, info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera edo 633 43 27 62 telefonora idatzita. "Ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara", adierazi dute.

Irailaren 1ean zabalduko dituzte berriro ateak, eta egun horietan udako ordutegiarekin lan egingo dute, 9:30etik 14:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide