Challenger Tour zesta punta zirkuituko Zumaiako txapelketa gaur amaituko da, finala jokatuz. Pasa den astelehenean jokatu zituzten txapelketako finalerdiak, eta han erabakita geratu zen zer bi bikote arituko ziren txapelaren bila. Hala, Zumaiako txapelketako finala Arrasate-Iturralde eta Benetrix-Latry bikoteek jokatuko dute.
Gaurko kirol jarduera 19:00etan hasiko da Aitzuri frontoian, eta lehenbizi Zumaiako Kirol Elkarteko puntisten arteko partida jokatuko da. Bertan, Egaña-Silveti eta Maguregi-Ureta bikoteak neurtuko dira.