'Los 40 summer live' kontzerturako gaueko tren zerbitzua jarri du Euskotrenek

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 28a

Euskotrenen trena.

Uztailaren 31n egingo dute jaialdia Zarautzen. Donostia-Zumaia tren linean hiruna zerbitzu izango dira bi noranzkoetan, zaletuen joan-etorriak errazteko. 

Los 40 summer live jaialdia egingo dute uztailaren 31n Zarautzen, eta aurreko urteetan egin bezala, gaueko tren zerbitzu berezia jarriko du gau horretan Euskotrenek Donostia-Zumaia linean. Hiruna tren izango dira gauean zehar bi noranzkoetan. Honako orduetan aterako dira aipatu trenak.

  • Zarautz-Zumaia (Zarauzko geltokitik): 00:29an, 02:29an eta 04:29an.
  • Zumaia-Zarautz: 00:41ean, 02:41ean eta 04:41ean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide